Istripuaren kasuan

ISTRIPUA GERTATZEN DENEAN JARRAITU BEHARREKO ARAUAK, FEDERATUTA EGONEZ GERO

Bizkaiko federatuen kasuan, lesioa larria bada, Bizkaiko Hospital Quirón Saludera jo behar dute zuzenean (Leioako Unibertsitate alboan dago).

Aldiz, lesioa ez bada larria, 944 396 062 zenbakira deitu behar dute, eta traumatologian kontsulta eskatu Quirón Bilbaoko kontsultategi berrian («El Tigre» eraikina, Botikazarra 23, behea, Bilbo)

Gogoan izan: istripua gertatu bada, lehenengo eta behin Broker’s en zenbakira deitu behar da, eta istripuaren berri eman, hura gertatu osteko 72 orduko epean (649 453 020, Estatu barruan; eta 00 34 91 393 90 30 – Asitur, Estatu kanpoan gertatutako istripuen kasuan).

Hona hemen istripua gertatuz gero jarraitu beharreko protokoloa:

Pincha aquí para descargar el PDF