Irteera Teruelera-Euskara

  • Gaztelainaz

    SALIDA A TERUEL

    DEL 6 AL 9 DE DICIEMBRE

    Comienzo de las inscripciones el:  22-10-18


    1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña)      00:00 ordu
    2)-Irteera San Migeletik                             00:15 ordu
    3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz)   00:30 ordu

    Argibideak

    Hilak 6.- Irteera Basauritik 00:30ean (bidean gosalduko dugu). Gúdarrera heldu 07:00ak edo 08:00ak aldera. Handik ekingo diogu Valdelinares eski-estaziorainoko ibilaldiari, eta, helmugara iritsi aurretik, caños de Gúdarretik, Peñarroya tontorretik (2.018 m, Terueleko tontorrik garaiena) eta Lavaderas ur-jauzitik pasako gara. Valdelinaresen autobusa izango dugu zain.

    Teruelera joango gara. Ciudad de Teruel hotelean egongo gara, mantenu-erdian. Hotelera heltzean zehaztuko ditugu gosaltzeko eta afaltzeko orduak.

    Hilak 7.- Cubillo mendatera joan, eta handik hasiko dugu Mogorritarako txangoa (1.865 m, Cuencako gailurrik altuena). Júcar ibaiaren sorburutik igaroko gara, San Felipera igoko gara eta Cuervo ibaiaren sorburuan amaituko dugu ibilbidea.

    Hilak 8.- Javalambrera igoko gara (2.019 m), izen bereko eski-estaziotik; gero, Calderónera igoko gara (1.838 m, Valentziako mendirik altuena); eta Camarena de la Sierran amaituko dugu.

    Hilak 9.- El Cuervora joan, eta Estrechos del río Ebrónetik Tormónera doan bidea egingo dugu.

    ———————-

    Basauri-Gúdar: 6 h.

    Irteera honetara datozenek federatuta egon behar dute.

    Bazkideek:  220 €                     Bazkide ez direnek: 240 €

    Buelta Basaurira egingo dugu. 20:00ak edo 21:00ak aldera iritsiko gara.

    Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, eguraldiaren arabera edota irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu.

    • Autobuseko tokiak eta hoteleko gelak banatuko dira txangoa ordaintzen joan ahala.

    Irteerara etortzeko NAHITAEZKOA da aurtengo federatu-txartela izatea.


    Día 6 – CAÑOS DE GUDAR – PEÑARROYA – VALDELINARES

     

      Distantzia = 16 km     Desnibel positiboa 900 mts
    Zailtasun-maila = Fácil   Auerreikusitako iraupena = 5 ordu

    Ibilbidea:

    Errepidea zeharkatu, eta metro batzuk ibiliko ditugu asfaltoan, Caños de Gúdarrera iritsi aurretik. Ibilbidearen lehen zatia egin eta gero, ur-jauzi nagusira helduta, haren ezkerreko aldetik igoko gara, Alfambra ibaian gora (zeharkatu egingo dugu zenbait aldiz).

    Eskuinetara igotzen den baso-pistara irtengo gara, igoera laburtzeko —sarri askotan basotik joango gara

    Ur-biltegi batera iritsi, eta eskuinetara igoko gara, suebakitik.

    Raso iturritik igaroko gara, eta Terueleko tontorrik garaienera iritsiko gara, Peñarroyara (2.028 m). Toki aproposa da bazkaltzeko.

    Suebakitik jaitsi eta, ezkerretara irteten den lehen desbideratzean, Chaparrilla atsedenlekura doan pista hartuko dugu (La Gitana amildegia). Las Lavaderas ezkutuko ur-jauzi ezezagunetik pasatzen da gure bidea (paraje xarmangarria).

    Fuen Roya atsedenlekua da hurrengo helmuga. Handik, bidearen zati gehiena landetan zehar egin eta gero, Valdelinares eski-estaziora helduko gara.

     


    Día 7 – PUERTO DE CUBILLO – MOGORRITA – NACIMIENTO DEL RIO JUCAR – SAN FELIPE – NACIMIENTO DEL RIO CUERVO

      Distantzia = 22 km Desnibel positiboa 627 mts
    Zailtasun-maila = Fácil       Auerreikusitako iraupena = 6,30 ordu

    Ibilbidea:

    Baso-etxolatik irtengo gara. Pista batek eramango gaitu eski-pista izandako batera, eta, handik, tontorrera.

    Handik goitik, bidean behera egingo dugu, ipar-mendebaldera, Puntal del Ocejónerantz, bailara biak bereizten dituen bospasei kilometroko gailurreriara (ezkerretik ez da hain aldapatsua; eskuinetik, berriz, malda handiagoa dago, Chispo bailarara eta Valdeminguete mendilerrora erortzen diren 30-40 m-ko hormekin). Ikusgarria da eremua. Kontuz ibili behar da erortzeekin, harkaiztegia da eta.

    Júcarren sorburu ingurura heldu, eta Las Peguerasetik jaitsiko gara, aipatutako ibaiaren jaiotzara isurtzen den bailara baterantz, La Umbría de San Felipetik hurbil. Ezkerretatik inguratuko dugu, Estrecho del Infiernotik.

    Han gaudela, San Felipe mendirantz egingo dugu (1.838 m), eta tontorrera igo. Mendi magaletako pinudi ederra zeharkatzen duen gailurreria ibiliko dugu, eta, azkenean, tontorrera iritsiko gara. Jaisteko, amildegitik joango gara —eskuak ere erabili beharko ditugu— Cuervo ibaiaren iturbururaino (1.450 m). Ur-jauzi zoragarriak aurkituko ditugu ibilbidearen amaieran.

    Errepidearen ekialdean daude Cuervo ibaiaren sorburu hasierako ur-jauzi famatuak, bertatik 200 metro eskasera. Bidea zabala da, guztiz egokituta dago eta, ur ertzetik doazen zatietan, eskudelak ere baditu.

     


    Día 8 – ESTACION DE ESQUI JAVALAMBRE – JAVALAMBRE – CALDERON – CAMARENA DE LA SIERRA

      Distantzia = 25 km Desnibel positiboa =652 mts
    Zailtasun-maila = Fácil Auerreikusitako iraupena =7 ordu

    Ibilbidea:

    Ibilbide izugarri polita. Terueleko eta Valentziako Autonomia Erkidegoko mendirik garaienetara igotzen da. Javalambre eski-estazioko aparkaleku nagusitik irtengo gara (1.850 m). Errepidetik joango gara lehenengo, eta pistatik gero. 3 km eta 45 minutu ibili ostean, Javalambre tontorrera iritsiko gara (2.019 m). Erpin geodesikoa

    Bidea pistatik jarraituko dugu (GR-10), hegoalderantz, 2 km-an zehar, Cerro Claverora iritsi arte (1.987 m). Pistatik irten, eta landetan zehar joango gara, hego-ekialderantz, zailtasun handirik gabe. Los Aguilares amildegitik igaro, eta Los Colchanes muinotik jarraituko dugu. 5 km eta ordubete eskas ibili eta gero, Collado del Bueyra iritsiko gara.

    Collado del Bueytik hurbil, izen bereko aterpea dago (1.700 m).  Han gaudela, Valentziako Autonomia Erkidegoko tokirik altuenera den Calderónera igotzea besterik ez zaigu falta (1.838 m). Erpin geodesiko handia

           Deskribapena: Valentziako Autonomia Erkidegoko mendirik garaiena da Cerro Calderón. Rincón de Ademuzen dago, Teruel eta Cuenca artean, hain zuzen (eskualde txiki hori Valentzia bada ere). Kaleen trazaduran, ureztatze-erretenetan eta toponimian agerikoa da iraganean musulmanak ibili zirela handik. Eskualdearen egoera administratiboak ere zerikusia du iraganeko historiarekin: Rincón de Ademuzen hasi zen Valentziako erresuma islamiarraren Errekonkista, Pedro Katolikoa Aragoiko erregearen eskutik.

    Ipar isurialdetik bajatuko gara, jaitsiera oso aldapatsua topatzen dugun arte. Huraxe izango da ibilbidearen zati konplikatuena, baina, berez, ez dauka zailtasunik. Bukaeran, Miel iturriraino eramango gaituen pista aurkituko dugu; iturriraino eta Matahombres aterperaino jarraitu, eta pistan aurrera egingo dugu, eskuinetara irteten den xendra bat hartu arte; gero, bide sorta baten ostean, Camarena de la Sierrara doan asfaltozko pistara iritsiko gara.

     


    Día 9 – ESTRECHOS DEL RIO EBRON

      Distantzia = 8,5 km Desnibel positiboa =325 mts
    Zailtasun-maila = Fácil       Auerreikusitako iraupena =3,30 ordu

    Ibilbidea:

    El Cuervotik abiatzen da ibilbidea, Los Chorros izeneko atsedengune batetik —handik irteten da ibilbide botanikoa ere—.

    El Cuervo (Los Chorros) – Calicanto ur-jauzia (3 ordu)

    Los Chorrosetik hasi, eta Estrechos/Tormónerako seinaleei jarraituko diegu. Ibai ertzetik doan pistatik joango gara. Zintzurrera sartu aurreko bidegurutzeak markatuta daude, eta, beraz, zaila da galtzea. Ordubete baino lehen Pozo de la Olla izeneko merendalekura helduko gara. Ibilbidea laburtu nahi izanez gero, kotxez hel daiteke bertara. Hortik aurrerakoa, berriz, oinez bakarrik egin daiteke.

    Egurrezko eskailarak igo, eta zintzurretik jarraituko dugu. Ibilbidean sabina batzuk aurkituko ditugu (Juniperus thurifera). Zenbait zubi zeharkatuko ditugu, eta, meharretako batean, haitzean ainguratutako pasabide batek aukera emango digu aurrera jarraitzeko. Pasabide hori eta gero apur bat zabaltzen da zintzurra, eta xendra ezkerreko bazterretik igotzen da, ibaitik aldenduz. Bidezidorra berriro ibaira hurbiltzen denean, Fonseca izeneko gunean, trabertinozko zubi natural ikusgarria aurkituko dugu. Bidexka batetik jaitsi ahal gara ibairaino, zubia azpitik ikusteko. Gero, hura zeharkatuko dugu, eskuineko bazterrera igarotzeko.

    Bideak gora egiten du berriro, eta uretatik urruntzen da. Orain goitik ikusiko dugu panorama: mendiari egindako ebaki itxura hartuko du meharrak. Osteratxoa egin eta gero, ibai ertzera hurbilduko gara berriro, Calicanto ur-jauzi ondora. Bazkaltzeko toki aproposa da. Ur-jauzitik 500 m eskasera, Tormón herria dago.

     

     


    *OHARRA: argibide hauek orientagarriak besterik ez dira, norberak eraman behar duen dokumentazioaren osagarri. Antolatzaileok egin ditugu zenbait material eta iturri kontsultatu eta gero, Baina Akatsak Izan Ditzakete

    .

  • Ibilbidearen informazioa deskarga egin
    Ibilbidearen tracks deskarga egin