Elkartu

Elkarteko kide egitea

Baskonia Mendi Taldeko kide eginez gero, honako hauek lortuko dituzu:

  • Prezio merkeagoa 12 urtetik beherako seme-alabentzat (adin hori dutenentzat ere bai).
  • Mendiko eta liburutegiko materiala, alokatzeko eta kontsultatzeko.
  • Informazio zuzen eta eguneratua Klubaren jarduera guztiei buruz.
  • Beste klub batzuek antolatutako mendi-jarduerei buruzko informazioa, bai eta mendiarekin zerikusia duten beste talde edo elkarte batzuek antolatutako ekitaldiena ere.
  • Zure zaletasun eta interes berdinak dituztenek osatutako Klub bateko kide izango zara.
  • Gure giza baliabideak eskainiko dizkizugu, mendizaletasunaz goza dezazun.
  • Federazio-lizentzia izapidetzeko laguntza teknikoa emango dizugu.
  • Gure ESTATUTUETAN jasotako eskubide eta eginbehar guztiak zureganatuko dituzu.
  • Mendi federazioei buruzko informazioa jasoko duzu.

Eta, noski, konprometitutako pertsona multzoa izango duzu aldamenean. Saiatuko dira mendiaz goza dezazula, lagunduta egoteak ematen duen lasaitasunarekin. Dagoeneko erabaki baduzu Baskonia Mendi Taldeko kide izan nahi duzula, IZEN-EMATE FITXA deskargatu ahal duzu. Berau bete, eta Klubaren bulegoan entregatu.