Dokumentuak
DESKARGAK, INPRIMAKI-ORRIAK ETA DOKUMENTUAK
Lehiaketa | Izena emateko orria |
Baskonia MTren lehiaketak | Ikus fitxa / Deskargatu |
Lehiaketak – Mendeurrenak 2 eta beste | Ikus fitxa / Deskargatu |
Lehiaketak – Lehen urteurrena | Ikus fitxa / Deskargatu |
- EUSKAL HERRIKO MENDI-ZEHARKALDIEN LEHIAKETA
- EHUNKA URTEKO MENDIEN LEHIAKETA
- 1.000 MENDIEN LEHIAKETA
- GARAIERA LEHIAKETA
- BIZKAIKO ITZULIA LEHIAKETA
- 15 MENDI FINKOEN LEHIAKETA
1. EUSKAL HERRIKO MENDI-ZEHARKALDIEN LEHIAKETA
Ibilbideak | |
1 | Bercedo – Zalama (1.335) – Burgüeño (1.037) – Kolitza (874) – Balmaseda. |
2 | Balmaseda – Arbalitza (691) – Espaldaseca (696) – Rioia (678) – Sodupe. |
3 | Sodupe – Landetako lepoa – Gallarraga (901) – Kamaraka (797) – Areta. |
4 | Areta – Unzueta (765) – Arrugaeta (670) – Mendigane – Arraba – Aginalde – Larralde (941) – Ubidea. |
5 | Ubidea – Motxotegi (799) – Santa Engrazia (801) – Villarreal – Albertia (867) – Maroto (864) – Isuskitza (801) – Arlabaneko mendatea. |
6 | Arlabaneko mendatea – Urkitza (915) – Aumategi – Gana (1.192) – Artia (1.176) – Kobagain (1.324) – San Adrianeko tunela – Otzaurteko mendatea. |
7 | Otzaurteko mendatea – Etzegarateko mendatea – Balankaleku (985) – Intsusburu (945) – Txaradigorri (963) – Lizarrustiko mendatea. |
8 | Lizarrustiko mendatea – Putxerri (1.296) – Igaratza – Guardetxea – Aralarko San Migel – Artxueta (1.345) – Baraibar – Lekunberri. |
9 | Lekunberri – Ireber (1.208) – Otsolako bailara – Kurtea (1.037) – Txaruta (1.081) – Belateko mendatea. |
10 | Belateko mendatea – Azkenazko lepoa – Saioa (1.418) – Okoro (1.259) – Urkiagako lepoa. |
11 | Urkiagako lepoa – Adi (1.457) – Soroako bailara – Mendiaundi (1.213) – Orreaga. |
12 | Orreaga –Ibañetako mendatea – Txangoa (1.461) – Urkulu (1.423) – Mendizar (1.324) – Irabiako urtegia. |
13 | Irabiako urtegia – Goñiburu (1.461) – Idorrokia (1.491) – Abodi (1.531) – Larraineko mendatea. |
14 | Larraineko mendatea – Gaztarrigaña (1.729) – Otsogorrigaña (1.920) – Belai (1.771) – Belagua. |
15 | Belagua – Arlas (2.044) – Auñamendi (2.504).). |
2. EHUNKA URTEKO MENDIEN LEHIAKETA
Ehun igoera egin beharko dira, ehun mendi desberdinetara, Euskal Mendizale Federazioaren araudiak finkatutako baldintzetan. Gutxienez, bost urtetan egin beharko dira igoera horiek guztiak; eta, gehienez, hamar urtetan.
LEHIAKETAREN ARAUDIAK
LEHENENGO ALDIZ EGITEN DENEAN:
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk lehiaketa horretarako finkatutako arauei jarraitu beharko zaie (homologazioa beraiek egingo dute eta).
BIGARREN ALDIAN ETA HURRENGOETAN:
Bi modutan lehiatu ahal izango da:
- Lehenengo aldian bezalaxe, hau da, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAren arauekin eta erakunde horren bitartez.
- Klubaren berezko araudiarekin, honelaxe:
I – Iraupena
Gutxienez, lau urte naturaletan egingo da; eta, gehienez, hamar urte naturaletan.
II – Parte-hartzaileak
Parte hartu ahalko dute lehiaketa hasten denetik eta ekimenak irauten duen aldian zehar Baskonia Mendi Taldeko kide direnek.
III – Puntuak ematen dituzten mendiak
1- Honako hauek izango dira:
- EMFk argitaratutako Tontorren Katalogoko mendiak.
- Euskal Herriko ehunka urteko mendiak ez direnak, mugarik gabe.
- Errioxako, Kantabriako eta Burgoseko tontorren katalogoetako mendiak.
- Pyrenaica aldizkariak argitaratutako mendiak.
- Eskualde bakoitzeko mendi esanguratsuenak.
- 2.000 m-tik gorako mendiak.
2- Guztira, 20 mendi-tontor errepikatu ahalko dira, baldin eta beste bide batetik igotzen badira. Txanda berean ezingo da tontorrik errepikatu.
IV – Igoerak
1- Tontor batera egindako igoera balioduna izan dadin, bertako tokirik gorena urratu beharko da.
2- Bakarrik zenbatuko da tontor bat eguneko.
3- Ez dago urtean egin beharreko gutxieneko igoera kopururik.
4- Lehiaketa hau bateragarria da Baskonia Mendi Taldeak antolatutako beste edozeinekin. Baldintza bakarra da urtero dagokion zerrenda betetzea.
5- Hitzorduetara etorri ez arren, honako data hauek ez dira baliodunak izango, lehiaketari dagokienez:
- Urteko asanblada
- Oroimenaren Eguna Betsaiden
- Finalisten Jaia
- Gorbeiako Ama Birjinaren urteurrena
V – Azken xedapenak
EMFk ehun urteko mendi guztiak homologatzeko, parte hartu beharko da hark lehiaketa horretarako emandako arauei jarraituta
3. 1000 MENDIEN LEHIAKETA
1.000 mendi desberdinetara igotzea 20 urtean, gutxienez. Eguneko, igoera bakarra onartuko da. Bazkide izan beharra dago 20 urte horietan zehar, eta, urtero, dagokion zerrenda entregatu beharko da.
2 – Urte berean ezingo da mendi berera igo, baina bai urte desberdinetan.
3 – Ezinbestekoa da BASKONIA MENDI TALDEko kidea izatea aldi osoan zehar.
4 – Klubaren urteko zerrendetan jasota egon behar dute mendi guztiek. Ez dira baliodunak izango bere garaian igo arren, urte horretako zerrendan jaso ez zirenak.
5 – Logikoa denez, eta aintzat hartuta modalitate honen ezaugarriak, lehiaketa hau bateragarria izango da Klubak zein kanpoko taldeek antolatutako lehiaketekin.
4. GARAIERA LEHIAKETA
Oinarriak:
HELDUAK: 25.000 eta 50.000 m
HAURRAK: 10.000 eta 15.000 m
Kategoria batek bestea baztertzen du: bakarrean parte hartu ahalko da (norberak erabakiko du zeinetan).
5. BIZKAIKO ITZULIA LEHIAKETA
Oinarriak:
Zeharkaldiak hurrenkera korrelatiboan egin beharko dira, gutxienez bi urtetan eta, gehienez, lautan. Ibilbideen xehetasunak behar izanez gero, galdetu Klubean.
Ibilbideak | |
1 | Bilbao – Unbe (301) – Munarrikolanda (255) – Urduliz. |
2 | Urduliz – Ganeta (187) – Plentzia – Astondo (127) – Ermua (292) – Urzuri (270) – Armintza. |
3 | Armintza – Basorda – Jata (598) – Bakio – Burgoa (451) – Bermeo. |
4 | Bermeo – Sollube (684) – Santa Kruz, Bizkaigana (387) – Gernika. |
5 | Laida – San Pedro, Atxarre (312) – Akorda – Ogoño (305) – Elantxobe – Ea – Ispaster – Otoio (396) – Lekeitio. |
6 | Lekeitio – Siñoitz (290) – Kalamendi (315) – Asterrika – Ondarroa. |
7 | Ondarroa – Tontorramendi (386) – Jaunkolkomendi (527) – Arnoateko lepoa – Urkarregiko lepoa – Elgoibar |
8 | Elgoibar – Morkaiko – Kalamua (770) – Urko (795) – Ermua. |
9 | Ermua – Egoarbitza (733) – Elgeta – Santa Marinazar (676) – Elorrio. |
10 | Elorrio – Memaia (675) – Betsaide (555) – Anboto (1.331) – Olaeta – Otxandio. |
11 | Otxandio – Motxotegi (799) – Ubidea – Gorbeia (1.482) – GAUA – Austingamin – Oderiaga (1.244) – Kolometa (1.006) – Orozko. |
12 | Orozko – Arrola (668) – Jesuri (751) – Areta. |
13 | Urduña – La Muera – Cuetos (624) – San Pedro, Urkabustaiz (710) – Untza – Begate – Santiago (944) – Mojón Alto (1.068) – Tologorri (1.073) – Lendoño – Mendeika – Amurrio. |
14 | Areta – Kamaraka (797) – Ganekogorta (999) – Gallarraga (901) – Sodupe. |
15 | Sodupe – San Juan Berbikiz – Somokurtzio Rioiako lepoa (686) – Espaldaseca (696) – Arbalitza (683) – Balmaseda. |
16 | Balmaseda – Kolitza (883) – Balgerri (1.106) – Zalama (1.343) – La Calera – Lanestosa. |
17 | Lanestosa – Peña del Moro (818) – Peña del Mazo (823) – Matienzo – Karrantza. |
18 | Karrantza – Molinar – Ranero auzoa – Ranero tontorra (721) – Armañón (856) – Cueto – Turtzioz (Iturriotz). |
19 | Turtzioz (Iturriotz) – Alen (804) – Las Muñecaseko mendatea – Mello (629) – San Julian, Muskiz. |
20 | San Julian, Muskiz – Pico Ramos (229) – La Arena – Punta Lucero (309) – Serantes (451) – Santurtzi. |
21 | Santurtzi – Larreineta – La Arboleda – Pico Mayor (742) – Ganeran (823) – Errekatxo. |
22 | Errekatxo – Sasiburu (459) – Apuko (559) – Saratxo – Zaramillo – Zamaia (616) – Pagasarri (671) – Bilbao. |
6. 15 MENDI FINKOEN LEHIAKETA
Oinarriak:
Urtero 23 mendi inguruko zerrenda argitaratuko da. Horietatik, lehiaketarako 15 hautatuko dituzte parte-hartzaileek.
Mendia | Garaiera | Ibilbidearen hasiera |
La Sarga | 1769 | Albacete |
Cellorigo | 792 | La Rioja |
Alto de Lerga | 753 | Navarra |
Lakora | 1877 | Navarra |
Arriel | 2824 | Huesca |
Astazu | 3071 | Huesca |
Peña Unzue | 990 | Navarra |
Cebolleda | 2438 | Asturias |
Susaron | 1879 | Leon |
Jorrios | 839 | Bizkaia |
Penyagalera | 1035 | Teruel |
Gazume | 1001 | Gipuzkoa |
Marinda | 986 | Araba |
Motrollo | 591 | Bizkaia |
Aizkorri | 1551 | Gipuzkoa |
Tambuey | 1248 | Cantabria |
Tablones | 1248 | Burgos |
Petretxema | 2371 | Huesca |
Serantes | 451 | Bizkaia |
Peñas de Aya | 832 | Gipuzkoa |
San Millan | 1611 | Burgos |
Jembres | 856 | Rioja |
Iramendi | 1203 | Zuberoa |
LEHIATZEKO ARAUAK
Lehiaketa guztietan, tontor bakarra zenbatu ahalko da eguneko.
KLUBAK antolatutako edozein lehiaketatan parte hartzeko (Ehun urteko mendienean eta 1.000 metroko mendienean izan ezik), helduek autobusean egindako lau irteeratara joan beharko dute, eta haur eta gazteek, bitara (haurren irteera bat, eta egutegiko beste bat).
Ekitaldira etorri ez arren ere, honako hitzordu hauen datetan egindako igoerek ez dute punturik emango:
BAZKIDEEN URTEKO ASANBLADA
FINALISTEN JAIA
GORBEIAKO URTEURRENA
OROIMENAREN EGUNA BETSAIDEN
Lehiaketen orria urtero aurkeztu beharko da, honelaxe:
ZELAN BETE:
DATA: Igoeraren data.
MENDIAK: Igotako mendia. Ehunka urteko mendia bada, mendi horiei buruz argitaratutako azken liburuan duen izenarekin agertu beharko da. Ehunka urteko mendia ez bada, izen ezagunenarekin jasoko da.
GARAIERA: «X» bat jarriko da garaieran lehiatu nahi bada. Adieraziko da ehunka urteko mendien azken liburuan jasotako altuera. Zuzena ez bada, Katastroko mapetan edo Mendikaten ageri dena idatziko da.
NONDIK IGO DEN: Bideari nondik ekin zaion.
EHUN URTEKO MENDIAK: Adierazi zenbatgarren aldia egiten ari den ……(e)(a)n, eta, gelaxkan, ehunka urteko zein mendi-zenbakia igo den (edo, bestela, «X» batez adierazi ehunka urteko mendia dela).
EUSKAL HERRIKO MENDI-ZEHARKALDIEN LEHIAKETA: Adierazi, dagokion gelaxkan, egindako zeharkaldi-zenbakia, lehiaketen liburuan ageri den moduan.
BIZKAIKO ITZULIA LEHIAKETA: Adierazi, dagokion gelaxkan, egindako zeharkaldi-zenbakia, lehiaketen liburuan ageri den moduan.
KLUBEKIN EGINDAKO IRTEERAK: «X» bat jarriko da, mendia Klubaren irteera ofizial batean igo bada.
KLUBA LEHIAKETA LABURPENA: Adierazi ea domina, garaikurra eta abar nahi diren ala ez., eta adierazi urte horretan amaituko den lehiaketa.