Erabili material ona, eta hura egoera onean mantendu.
Ez zaitez joan bakarrik. Gutxienez pertsona bati esan zein ibilbide egingo duzun, norantz joango zaren eta, gutxi gorabehera, noiz itzuliko zaren.
Mendian zaudenean, ez hartu presarik. Kontu handiz ibili jaitsieran zehar. Gogoratu: onik itzultzea da garrantzitsuena.
Zure gaitasunari edo eskarmentuari balio gehiegi ematea, edota ingurunea gutxiestea dira akatsa egiteko lehen urratsak.
Behar beste edan eta egokiro jan.
Beharrezko guztia eraman aldean: jantziak, ura, janaria, eta abar.
Ez edan alkohola, edota zure gaitasuna aldatu edo zure segurtasuna arriskuan jar dezakeen beste edozer.
Ahalegina egin bitartean, geratu aldian-aldian, eta jan elikagai energetiko eta arinak. Edan ur asko.
Errespetatu ingurunea. Ez kaltetu landareak eta animaliak. Ez bota hondakinik.
Lortu egoera fisiko eta tekniko egokia. Ikasi brujula eta mapa erabiltzen, behar duzun kasuetarako.
Ikasi lehen sorospenak. Eraman botikin txiki bat motxilan.
Ondoezik bazaude, gidei edo Klubaren arduradunei jakinarazi, lehenbailehen.
Oro har, prebentzio eta autobabes jarrera izan. Adi egon, une oro, jarduerak edta inguruneak ekar ditzaketen kalteekin.
Atzetik eta aurretik dituzunak begi aurrean izan, une oro.
Zailtasunik baduzu (nekea, ondoeza, eta abar), esan besteei.
Bidetik irten behar baduzu, utzi motxila bide ertzean eta jakinarazi besteei.
Ez baduzu bidea ezagutzen, egon antolatzaileengandik edota proposatutako ibilbidea egin eta zure erritmoa dutenengandik hurbil. Eta gogoan izan: beti egongo da Klubeko norbait, taldea ixten. Saiatu haren aurretik joaten beti.
Kluba ez da gida profesionala. Mesedez, lagun iezaiezu.
Autobusean, egiaztatu inguruan dituzunak bertan daudela (batez ere, geldialdiak eta gero eta etxera bueltan gatozenean).
Eskatu informazioa, ea non eta nola eskatu laguntza. Eta eraman horretarako baliabideak.
SOS DEIAK: 112
WhatsApp Larrialdiak
Alpify app-a
Federatuentzat:
Istripua, Estatu barruan: 649453020
Istripua, atzerrian: 0034 91 3939030
Arrisku-kirolak egiten dituztenei federatzeko gomendatzen diegu: erreskateetarako asegurua lortzeaz gain, dena delako arrisku-jarduerari buruzko informazio, prestakuntza eta berezko ekipamendu gehiago izango dute eskura.