Parque Natural de Ponga Euskeraz
SALIDA AL PARQUE NATURAL DE PONGA
DEL 28 AL 29 DE SEPTIEMBRE
Izena emateko epea: el 19-09-02
1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 4:30 ordua
2)-Irteera San Migeletik 4:45 ordua
3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 5:00 ordua
Argibideak
- Hilak 28.- 05:00etan Basauritik irtengo gara (bidean gosalduko dugu). Pendonesera helduko gara 09:30-10:00ak aldera, eta handik hasiko dugu Tiatordoserako igoera (1.951 m).
- Campo de Casora joan, eta Redeseko aterpean hartuko dugu ostatu, mantenu-erdian. Hotelera heltzean zehaztuko ditugu gosaltzeko eta afaltzeko orduak.
- Hilak 29.- Pendonesera joango gara, eta Maciédomerako ibilbide zirkularrari ekingo diogu (1.903 m).
- Bueltan, 20:00-21:00ak aldera iritsiko gara Basaurira.
- Basauri-Pendones: 4,30 ordu inguru.
- Irteera honetara etortzeko, derrigorrezkoa da federatuta egotea.
- Prezioa, bazkideentzat: Prezioa, bazkide ez direnentzat:
Gela bikoitza: 70 € Gela bikoitza: 55 €
Bostentzako gela: 50 € Bostentzako gela: 65 €
Seirentzako gela: 50 € Seirentzako gela: 65 €
- Tokiak, gehienez: 33
- Irteera ordaintzen joan ahala banatuko dira autobuseko tokiak eta aterpeko gelak.
Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, bai eguraldia dela-eta, bai irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu.
Día 28 – TIATORDOS (1.951 m.)Distantzia =15,7 km Desnibel positiboa =1.300 mts Dificultad = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 7,30 horas Ibilbidea:
760 m-ko altueran dago Pendones, Casoko kontzejuan, Sobrecastielloko elizatean, Asturiasen. Handik hasiko dugu 15 kilometroko gure ibilbide zirkularra, eta, 1.337 m-ko desnibel positiboa gainditu eta gero (horrexegatik da ibilbidea zailtasun «neurritsu»koa), Tiatordos tontorrera helduko gara (1.951 m).
Herriko aparkalekutik hasita herria zeharkatu ostean, eskuinetara leun-leun igotzen den xendra hartuko dugu. Metro batzuk ibili eta gero, iturri bat aurkituko dugu, kantinplora bete ahal izateko. Hantxe dago, baita ere, bueltako bidearen bidegurutzea, norbaitek ibilbidea alderantziz egin nahi badu.
Waypointetan seinaleztatutako bidegurutze batzuk pasa, eta Foz de Palombarren barrena joango gara. Handik aurrera, igoerak ez digu atseden emango. Ira handiek, tarteka, bidea ezkutatuko digute, baina ez dago galtzerik.
Eguzkiak ez du asko jotzen paraje horretan, eta, beraz, lurra heze egoten da. Euria izan bada, gainera, ura aurkituko dugu, Palombar errekastoaren bidetik goaz eta.
El Pláganu iturrian, ur-emaritxo batek freskatuko gaitu. Birikak bete, eta igoera gupidagabeari ekingo diogu, berriro ere.
Laster batean, Fozetik irten, eta gune zabalago batera iritsiko gara. Atzean ditugu Tiatordos eta bailararen ikuspegia.
Tiatordoseko mendi-lepora iritsitakoan, seinale bi aurkituko ditugu: bata, PR-AS-65ena; eta bestea, Orléra eta Pendonesera joateko bidearena.
Gora doakigu begirada. Tontorrerainoko bidea izango dugu begien aurrean, eta, tira, lasai-lasai hartuko dugu.
Haitzetan margotutako markei eta markatutako bidezidorrari jarraituko diegu, tontorreraino. Handik goitik, paregabea da ikuspegia: Picos de Europa (iparraldean), Ponga mendilerroa, Maciédome tontorra…
Atseden hartu, indarrak berreskuratu eta ikuspegiaz gozatu eta gero, bide beretik jaitsiko gara, «igoerako eta jaitsierako bideen bidegurutzea» waypointera heldu arte, eta, orduan, ipar-mendebalderako norabidea hartuko dugu, Orlérantz. Aurrerago, Piedrafitako bordetara eramango gaituen beste bidexka batekin topatuko gara.
Handik, gero, beste bide batetik jaitsiko gara. Askadun iturri bi aurkituko ditugu, eta, jarraian, porlanezko pista batetik jarraituko dugu, «ezkerra-utzi pista» waypointeraino. Bada, pistatik irten, eta abiapunturaino eramango gaituen bidetik joango gara.
♠♠♠
Día 29 – PEÑA MACIÉDOME
Distantzia = 12,8 km Desnibel positiboa =1.289 mts Dificultad = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 7 horas Ibilbidea:
Asturiasko mendi-ibilbide politenetako batzuk Pendonesetik abiatzen dira. Maciedome, duda barik, horietako bat da. Izan ere, gogoan gordetzekoa da igoera, ibilbidean zeharreko ingurunea, amaierako ertz entretenigarria eta ikuspegi zirraragarria dela eta.
Pendoneseko aparkaleku handian utziko dugu autobusa. Herrian behera egingo dugu metro batzuk, eta Pendones errekastoa zeharkatuko dugu, La Bolongarantz. Handik gutxira, La Gargasa bidegurutzera iritsiko gara. Ezkerretara egingo dugu, eta, berehala, iturri baten ondotik pasako gara. Ibilbidearen zati hori, ia osorik, hormigoizko pista batetik doa, itzalean dagoen baso batean zehar. Igoerako bidegurutze garrantzitsuenera helduko gara. Pistaren ezkerretara irteten den xendra batetik joan behar dugu (oso ondo zedarrituta egoten da, baina, badaezpada, adi egon!).
Basoan sartu, eta, sigi-saga, gora egingo dugu azkar, La Llongar ingururaino. Borda bakarti bat dago han. Markatutako bidea basoan sartzen da berriro, eta gora egiten du. Sastraka baxua nagusi den eremu batetik igaroko gara. Pendoneseko mendilerroa zeharkatzen duen bidea oso markatuta dago, eta zabala da. Lautada belartsu batera sartuko gara, non beste borda ezagun bat dagoen: Llana Fresnu.
Eguna garbi badago, Maciédome izugarria agertuko zaigu aurrean. Aurrera doa bidea. Llagu mendileporaino azken zatiari ekingo diogu. Tiatordosen ikuspegi ederra dago Maciédome peko toki ikaragarri horretatik. Zuzen-zuzen joango gara Maciédomeren ertzeraino. Azken zatira eramango gaituen korridore batetik sartuko gara.
Toki batzuetan eskuak ere baliatuko ditugu, erosoagoa izango delako. Amildegi handia dago bi aldeetan, baina ertza zabala da eta segurtasuna ematen du. Apur bat gehiago ibilita, zati horretaz eta ikuspegi itzelaz gozatu eta gero, tontorrera iritsiko gara.
Maciédome mendebaldeko magaletik inguratzen duen bidezidorretik jaitsiko gara, Llagu mendileporaino.Iparrerantz egin, eta etengabe jaisten doan bideari jarraituko diogu, Recuenco saroiraino. Baso polit batetik doa bidea, eta Foz del Gongostíneraino jaisten da, bidezidorretatik. Estu-estu eta polit-polit, atetxo bateraino eramango gaitu xendrak. Pistan dagoeneko, behera egingo dugu, Tiatordosetik datorren bidearekin batu arte. Handik Pendoneseraino, paseo txiki bat besterik ez daukagu.
♠♠♠
*OHARRA: argibide hauek orientagarriak besterik ez dira, norberak eraman behar duen dokumentazioaren osagarri. Antolatzaileok egin ditugu zenbait material eta iturri kontsultatu eta gero, baina akatsak izan ditzaketeIrtearen informazioa PDFaren deskargatu dezakezu
Tracks guztiak deskargatu dezakezu