Mendiko materiala
MENDIKO TRESNAK
1.- Bazkideek baino ezin dute alokatu mendiko materiala.
2.- Klubak antolatutako irteera ofizialek lehentasuna dute materiala alokatzeko.
3.- Irteera ofizialetan, finkatutako prezioaren % 50 ordainduko da.
4.- Hartutako egoera berean itzuliko da materiala. Apurtu edo galduz gero, material berriarekin ordeztu beharko da.
5.- BASKONIA MENDI TALDEA eta Zuzendaritza Batzordea ez dira erantzule izango materiala behar bezala ez erabiltzeagatik gerta daitezkeen istripuetan.
6.- Mendirako irteeraren aurreko azken egunean hartuko da Klubetik materiala, eta irekitzen duen lehen egunean bueltatuko da. Materiala ez bada itzultzen adierazitako datan, fiantzatik kenduko da dagokion zenbatekoa.
7.- Ez zaie material berririk alokatuko aurretik eramandakoa itzuli ez duten bazkideei.
8.- Bazkideentzako honako material hau dugu: 16 piolet, 23 kranpoi eta 11 elur-erraketa.
9.- Alokatzeko egunak: astelehena, asteazkena, 19:30-21:00.
Bazkideak: | Prezioa: | Gordailuak |
Elur-erraketak | 1€ | 18€ |
Pioletak | 1€ | 5€ |
Kranpoi tradizionalak | 1€ | 5€ |
Bazkide ez direnak: | Prezioa: | Gordailuak |
Elur-erraketak | 5€ | 18€ |
Pioletak | 3€ | 5€ |
Kranpoi tradizionalak | 3€ | 5€ |