Asturiaseko ibilbidea Cuera mendilehorraren zehar
ASTURIASEKO IRTERA
EKAINAK 2
Leku hartzeko maiatzaren 6a hasiko da
1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 5:30 ordua
2)-Irteera San Migeletik 5:45 ordua
3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 6:00 ordua
Argibideak
- Basauri – Arangas: 3,00 h.
- Unqueran geldialdia, gosaltzeko
- Basaurira heldu: 20:00-21:00 bitartean.
Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edota bertan behera geratu ahalko dira, bai eguraldia dela-eta, bai irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu.
ZEHARKALDIA: ARANGAS-TURBINA-ALLESDistantzia = 15,3 km Desnibel positiboa = 1200 m Zailtasuna = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 6,30 ordu Ibilbidea:
Asturias ekialdean, eta kostaldetik oso hurbil, Cuera mendilerroa dago. Llanes eta Ribadedeva kostaldeko kontzejuak bereizten ditu barrualdeko Cabrales eta Peñamellera Altatik. Turbina da hango tontorrik garaiena (1.315 m).
Arangas herrian ekingo diogu bideari (350 m). Arenas de Cabrales gainean dago. Eliza ondotik irteten da bidea, hagin ikusgarri baten ondotik, eta Lodevega saroiraino doa, apurka-apurka. Xendra txikietatik jarraitu, eta Trebes mendi-lepora iritsiko gara. Govio kanaletik igotzen jarraituko dugu —kanala baino, mendi-magal zabala da—, eta Portilla de Govio delakora helduko gara, mendilerroaren goialdera. Bailara txikiek eta sakonuneek osatutako gunea da. Bordak ere badaude (batzuk, erortzeko zorian). Sakonuneak ekiditen saiatuko gara. Gutxi definitutako bidexketatik jarraituko dugu, iparrerantz. Laster, Turbina agertuko zaigu. Hura ardatz hartuta, igotzen jarraituko dugu, bide egokienetik, ahal bada (dena dela, mugarriek bidea markatuko digute). Tontorretik ikuspegi paregabea dago: iparraldean, Kantauri Itsasoa, Lastresetik San Vicente de la Barqueraraino (eta, tartean, kostaldeko herrixka mordoa eta Llanes); hegoaldean, Picos de Europa mendilerroa, oso-osorik; ekialdean, Haba tontorra eta ekialdeko Cueraren zati handi bat; eta mendebaldean, Peña Blanca, Bubena eta mendebaldeko Cuera osoa.
Tontorraz eta ikuspegi paregabeaz gozatu eta gero, itzultzen hasiko gara, hegoalderantz. Gero, ekialdera egingo dugu, eta harrizko zuloak eta landak zeharkatuko ditugu, Braña de Mancornuraino. Apur bat aurrerago, Braña de Jorá dago, eta, handik, ia-ia ezkutuan dagoen bidezidor batetik, sigi-saga jaisten hasiko gara, behean ikusiko dugun pista bateraino, eta, handik, ibilbide amaieraraino iritsiko gara (eguna zelan dagoen, Ruenesen ala Allesen izango da).
♠♠♠♠
*OHARRA: argibide hauek orientagarriak besterik ez dira, norberak eraman behar duen dokumentazioaren osagarri. Antolatzaileok egin ditugu zenbait material eta iturri kontsultatu eta gero, baina akatsak izan ditzakete
.
Irtearen informazioa PDFaren deskargatu dezakezu
Tracks guztiak deskargatu dezakezu