Postontzi

Mendi-postontziak eta Klubak jarritakoak

Euskal Herrian, mendi baten tontorrera heltzen garenean, berehala hasiko gara postontzia bilatzen, jakiteko zein den mendiaren izena, garaiera eta postontzia zein talde alpinok jarri duen. Batzuetan, postontzi barruan begiratu, eta handik igarotako mendizale batek utzitako txartela aurkituko dugu.

Euskal Herriko tontorretako ezaugarri bat dira postontziok. Hemen baino ez daude. Eta, gure kirolean, mendizaletasunean, zeregin teknikoa dute. Mendi-martxa bat amaitu dela adierazten dute, alegia, mendizalea tontorrean egon dela egiaztatzen dute.

Dena dela, txartela uzteko tokia izateaz gain, beste funtzio batzuk ere ditu postontziak:

* Funtzio soziala: mendi-talde baten jarduera ikusteko balio dute postontziek, eta kluben arteko harremanak egiteko, txartel-trukearen bitartez.

* Identifikatzea eta kokatzea: gailurraren izena eta haren ezaugarriak jasotzen ditu postontziak. Galduta edo despistatuta daudenentzako orientabidea ere badira.

Mendi-tontorretan postontziak jartzearen aldeko jarrera izan du gure Klubak, beti, eta postontziok jartzea sustatu du. 1953 eta 1988 artean, 69 postontzi jarri ditugu. Hona hemen zerrenda:

 

Jartzeko data Mendia Garaiera Mendilerroa
1931 Malmasín 360 Ganekogorta
1931 Alluitz 1034 Anboto
21/06/1953 Malmasin 360 Ganekogorta
02/04/1954 Apario 406 Arratia
1957 Atxa Jausita 1211 Itxina
1958 Gatxarrieta 1176 Gorbeia
08/03/1959 Upo 608 Gorbeia
08/04/1959 Jesuri 751 Arrola
12/04/1959 Murga 604 Gorbeia
24/05/1959 Pagonabarra 606
13/09/1959 Ubixeta 1115 Arno
04/10/1959 Zanburu 789 Gorbeia
13/03/1960 Karbamaieta 1086 Itxina
19/03/1960 Petrondegi 1056 Itxina
03/04/1960 Atxulaur 1117 Itxina
12/06/1960 Arkuatxa Puntie 1056 Itxina
16/06/1960 Atxarre 1062 Itxina
11/06/1961 Illunbe 447 Altún
17/09/1961 Arrugaeta 662 Mendigisa
22/10/1961 Garaio 574 Ugatza
15/04/1962 Eneabe 781 Gorbeia
20/05/1962 Arralde 945 Gorbeia
07/10/1962 Altungana 765 Gorbeia
17/05/1963 Lemoatxa 363 Lemoatxa
19/05/1963 Arburu 552 Bizkargi
1964 Aldape 716 Gorbeia
08/09/1968 Usotegieta 1187 Gorbeia
01/11/1968 Altungana 765 Gorbeia
01/12/1968 Motxotegi 798 Altún
05/01/1969 Gorritxueta 696 Aramotz
13/04/1969 Eneabe 781 Gorbeia
26/04/1969 Pagoselai 741 Aramotz
05/06/1969 Illunbe 447 Altún
08/06/1969 Amillondo 790 Anboto
19/06/1969 Alluitz 1040 Anboto
02/09/1969 Krutziaga 656 Aramotz
23/11/1969 Burbilla 649 Aramotz
21/12/1969 Mantzarroa 778 Gorbeia
1970 Cotobasero 824 Ubal
1970 Belsuenburu Aramotz
1970 Munarrikolanda 255 Berango
1970 Atxuri 936 Gorbeia
1970 Biderdi 877 Ganekogorta
1970 Pagasarri 839 Aramotz
1970 Angoño 939 Salvada
1970 Kiputxeta 727 Ganekogorta
1970 Atxoker 858 Aramotz
1970 Bernagoitiaburu 774 Aramotz
1970 Pagotxueta 724 Aramotz
1970 Errestaleku 586 Ganekogorta
1972 Urratxa 1046 Gorbeia
17/12/1972 Basabil 604 Ugatxa
29/05/1975 Andasto Haitzak 817 Anboto
25/04/1976 Errialtabaso 1011 Eskuagatx
26/03/1977 Malgorra 1363 Irati
1978 Malmasín 360 Ganekogorta
03/10/1980 Midi d’Ossau 2884 Pirineos
21/09/1980 Gongeta 704 Udalatx
16/11/1980 Nafakorta 1014 Gorbeia
16/01/1981 Betaio 749 Saldamando
31/01/1982 Motxotegi 811 Altún
05/03/1982 Arimekorta 912 Gorbeia
26/10/1982 Pico de Asnos 544 Salvada
17/04/1983 Ilso de las Estacas 1039 Ordunte
17/12/1983 Santipiñia 1059 Mesada
04/04/1985 Dulao 1149 Gorbeia
01/05/1985 Loitzate 1048 Mendaur
04/06/1986 Ezpelarri 370 Sasiburu
07/07/1986 Petrondegi 1056 Itxina
15/10/1986 Arakaldo 576 Oiz
24/01/1988 Castro 832 Peña Grajera
10/04/1988 Lobantzo 683 Arno
22/05/1988 Cañoneros 1270 Ordunte
24/12/1989 Santikrutz 1112 Arangio
24/02/1990 Astaiz 907 Gorbeia
08/04/1990 Baratxueta 1148 Saioa
05/05/1990 Calaberagain 848 Perdón
26/06/1990 Burbilla 649 Aramotz
17/10/1990 Pastorekorta 596 Ganekogorta
21/07/1991 Atxarre 1062 Itxina
20/10/1991 Reluso 767 Ubal
25/06/1992 Atxulaur 1115 Itxina
21/11/1992 Peñas Batxas 1166 Irati
16/01/1993 Peña Negra 1496 Castro Valnera
28/02/1993 Risca de San Pedro 970 Valle de Losa
27/03/1993 Askurrumendi 771 Aramotz
12/05/1993 Larrano Puntie 986 Anboto
30/01/2000 Eskutxi 1185 Garobel
30/01/2000 Pico de Aro 1130 Garobel
05/03/2000 Ortutxueta 724 Aramotz
27/05/2000 Lasarreko Atxa 1104 Gorbeia
27/01/2001 Eskorta 708 Arrola
31/03/2001 El Mirón 1094 Ordunte
12/05/2001 Arroriano 1341 Gorbeia
09/06/2001 Eskuagatx 1016 Aramotz
25/07/2001 Obako Atxa 782 Aramotz
29/09/2001 El Granzal 669 Grumerán
27/10/2001 Gantzaga 992 Arangio
17/11/2001 Arranatx 898 Aramotz
01/12/2001 Legoaldi 870 Gorbeia
23/12/2001 Katillotxu 336 Urdaibai
06/01/2004 Malmasin 360 Ganekogorta
06/01/2005 Murga 604 Gorbeia
08/01/2006 Santipiñia 1059 Mesada
07/01/2007 Burbona 935 Gorbeia
05/01/2008 Untzueta 766 Mendigain
04/01/2009 Maiaga 403 Urdaibai
08/01/2010 Moscadero 1134 Garobel
09/01/2011 Eguileor 1115 Gorbeia
08/01/2012 Pastorekorta 596 Ganekogorta
05/01/2013 Ilso/Eguen 564 Santxosolo
05/01/2014 Aitz Txiki 791
05/01/2015 Bortaun 705
05/01/2016 Arrugaetakoatxa 669
05/01/2017 Larrea 632 Avellaneda
07/01/2018 Kukutx 775 Urkiola
05/01/2019 Haginamendi 902 Parketxea
05/01/2020 Txemintxe 252 Basauri
06/01/2021 —- —-
06/01/2022 Eletxi 969 Baranbio
08/01/2023 Basabil 602 Dima
07/01/2024 —- —-