ARGIBIDEAKDESKARGAK Euskera SALIDA AL PARQUE NATURAL DE PONGA DEL 28 AL 29 DE SEPTIEMBRE Izena emateko epea: el 19-09-02 1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 4:30 ordua 2)-Irteera San Migeletik 4:45 ordua 3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 5:00 ordua Argibideak Hilak 28.- 05:00etan Basauritik irtengo gara (bidean gosalduko dugu). Pendonesera helduko gara 09:30-10:00ak aldera, eta handik hasiko dugu Tiatordoserako igoera (1.951 m). Campo de Casora joan, eta Redeseko aterpean hartuko dugu ostatu, mantenu-erdian. Hotelera heltzean zehaztuko ditugu gosaltzeko eta afaltzeko orduak. Hilak 29.- Pendonesera joango gara, eta Maciédomerako ibilbide zirkularrari ekingo diogu (1.903 m). Bueltan, 20:00-21:00ak aldera iritsiko gara Basaurira. Basauri-Pendones: 4,30 ordu inguru. Irteera honetara etortzeko, derrigorrezkoa da federatuta egotea. Prezioa, bazkideentzat: Prezioa, bazkide ez direnentzat: Gela bikoitza: 70 € Gela bikoitza: 55 € Bostentzako gela: 50 € Bostentzako gela: 65 € Seirentzako gela: 50 € Seirentzako gela: 65 € Tokiak, gehienez: 33 Irteera ordaintzen joan ahala banatuko dira autobuseko tokiak eta aterpeko gelak. Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, bai eguraldia dela-eta, bai irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu. Día 28 – TIATORDOS (1.951 m.) Distantzia =15,7 km Desnibel positiboa =1.300 mts Dificultad = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 7,30 horas Ibilbidea: 760 m-ko altueran dago Pendones, Casoko kontzejuan, Sobrecastielloko elizatean, Asturiasen. Handik hasiko dugu 15 kilometroko gure ibilbide zirkularra, eta, 1.337 m-ko desnibel positiboa gainditu eta gero (horrexegatik da ibilbidea zailtasun «neurritsu»koa), Tiatordos tontorrera helduko gara (1.951 m). Herriko aparkalekutik hasita herria zeharkatu ostean, eskuinetara leun-leun igotzen den xendra hartuko dugu. Metro batzuk ibili eta gero, iturri bat aurkituko dugu, kantinplora bete ahal izateko. Hantxe dago, baita ere, bueltako bidearen bidegurutzea, norbaitek ibilbidea alderantziz egin nahi badu. Waypointetan seinaleztatutako bidegurutze batzuk pasa, eta Foz de Palombarren barrena joango gara. Handik aurrera, igoerak ez digu atseden emango. Ira handiek, tarteka, bidea ezkutatuko digute, baina ez dago galtzerik. Eguzkiak ez du asko jotzen paraje horretan, eta, beraz, lurra heze egoten da. Euria izan bada, gainera, ura aurkituko dugu, Palombar errekastoaren bidetik goaz eta. El Pláganu iturrian, ur-emaritxo batek freskatuko gaitu. Birikak bete, eta igoera gupidagabeari ekingo diogu, berriro ere. Laster batean, Fozetik irten, eta gune zabalago batera iritsiko gara. Atzean ditugu Tiatordos eta bailararen ikuspegia. Tiatordoseko mendi-lepora iritsitakoan, seinale bi aurkituko ditugu: bata, PR-AS-65ena; eta bestea, Orléra eta Pendonesera joateko bidearena. Gora doakigu begirada. Tontorrerainoko bidea izango dugu begien aurrean, eta, tira, lasai-lasai hartuko dugu. Haitzetan margotutako markei eta markatutako bidezidorrari jarraituko diegu, tontorreraino. Handik goitik, paregabea da ikuspegia: Picos de Europa (iparraldean), Ponga mendilerroa, Maciédome tontorra… Atseden hartu, indarrak berreskuratu eta ikuspegiaz gozatu eta gero, bide beretik jaitsiko gara, «igoerako eta jaitsierako bideen bidegurutzea» waypointera heldu arte, eta, orduan, ipar-mendebalderako norabidea hartuko dugu, Orlérantz. Aurrerago, Piedrafitako bordetara eramango gaituen beste bidexka batekin topatuko gara. Handik, gero, beste bide batetik jaitsiko gara. Askadun iturri bi aurkituko ditugu, eta, jarraian, porlanezko pista batetik jarraituko dugu, «ezkerra-utzi pista» waypointeraino. Bada, pistatik irten, eta abiapunturaino eramango gaituen bidetik joango gara. ♠♠♠ Día 29 – PEÑA MACIÉDOME Distantzia = 12,8 km Desnibel positiboa =1.289 mts Dificultad = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 7 horas Ibilbidea: Asturiasko mendi-ibilbide politenetako batzuk Pendonesetik abiatzen dira. Maciedome, duda barik, horietako bat da. Izan ere, gogoan gordetzekoa da igoera, ibilbidean zeharreko ingurunea, amaierako ertz entretenigarria eta ikuspegi zirraragarria dela eta. Pendoneseko aparkaleku handian utziko dugu autobusa. Herrian behera egingo dugu metro batzuk, eta Pendones errekastoa zeharkatuko dugu, La Bolongarantz. Handik gutxira, La Gargasa bidegurutzera iritsiko gara. Ezkerretara egingo dugu, eta, berehala, iturri baten ondotik pasako gara. Ibilbidearen zati hori, ia osorik, hormigoizko pista batetik doa, itzalean dagoen baso batean zehar. Igoerako bidegurutze garrantzitsuenera helduko gara. Pistaren ezkerretara irteten den xendra batetik joan behar dugu (oso ondo zedarrituta egoten da, baina, badaezpada, adi egon!). Basoan sartu, eta, sigi-saga, gora egingo dugu azkar, La Llongar ingururaino. Borda bakarti bat dago han. Markatutako bidea basoan sartzen da berriro, eta gora egiten du. Sastraka baxua nagusi den eremu batetik igaroko gara. Pendoneseko mendilerroa zeharkatzen duen bidea oso markatuta dago, eta zabala da. Lautada belartsu batera sartuko gara, non beste borda ezagun bat dagoen: Llana Fresnu. Eguna garbi badago, Maciédome izugarria agertuko zaigu aurrean. Aurrera doa bidea. Llagu mendileporaino azken zatiari ekingo diogu. Tiatordosen ikuspegi ederra dago Maciédome peko toki ikaragarri horretatik. Zuzen-zuzen joango gara Maciédomeren ertzeraino. Azken zatira eramango gaituen korridore batetik sartuko gara. Toki batzuetan eskuak ere baliatuko ditugu, erosoagoa izango delako. Amildegi handia dago bi aldeetan, baina ertza zabala da eta segurtasuna ematen du. Apur bat gehiago ibilita, zati horretaz eta ikuspegi itzelaz gozatu eta gero, tontorrera iritsiko gara. Maciédome mendebaldeko magaletik inguratzen duen bidezidorretik jaitsiko gara, Llagu mendileporaino. Iparrerantz egin, eta etengabe jaisten doan bideari jarraituko diogu, Recuenco saroiraino. Baso polit batetik doa bidea, eta Foz del Gongostíneraino jaisten da, bidezidorretatik. Estu-estu eta polit-polit, atetxo bateraino eramango gaitu xendrak. Pistan dagoeneko, behera egingo dugu, Tiatordosetik datorren bidearekin batu arte. Handik Pendoneseraino, paseo txiki bat besterik ez daukagu. ♠♠♠ *OHARRA: argibide hauek orientagarriak besterik ez dira, norberak eraman behar duen dokumentazioaren osagarri. Antolatzaileok egin ditugu zenbait material eta iturri kontsultatu eta gero, baina akatsak izan ditzakete Irtearen informazioa PDFaren…
ARGIBIDEAKDESKARGAK Euskera PIRINEOETARA IRTEERA IRAILAREN 7 TIK 8 RA Izena emateko epea: 19-7-29 1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 00:00 ordua 2)-Irteera San Migeletik 00:15 ordua 3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 00:30 ordua Argibideak Irailak 7.- 00:30ean irtengo gara Basauritik, eta 07:00ak aldera iritsiko gara Troumouseko aparkalekura. Handik, Hospital de Parzánera joango gara (8 ordu, gutxi gorabehera), La Munia tontorretik igarota (3.133 m). Bielsara eramango gaituzte. Hostal Pirineos Mélizen ostatatuko gara, mantenu-erdiarekin. Hotelera heltzean zehaztuko ditugu gosaltzeko eta afaltzeko orduak. Irailak 8.- Bielsako tunelaren hegoaldeko sarrerara joan, eta iparraldeko sarrerarainoko zeharkaldia egingo dugu, Marioules, La Forqueta eta l’Aiguillette tontorretatik igarota. Irteera honetara etortzeko, derrigorrezkoa da federatuta egotea. Gomendagarria da kaskoa eta arnesa eramatea. Prezioa, bazkideentzat: 70 € Prezioa, bazkide ez direnentzat: 90 € Kopurua gehienez: 35 pertsona Bueltan, 20:00-21:00ak aldera iritsiko gara Basaurira. Irteera ordaintzen joan ahala banatuko dira autobuseko tokiak eta hoteleko gelak. Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, bai eguraldia dela-eta, bai irteeraren arduradunek hala erabakitzen badute. ♠♠♠♠ ZEHARKALDIA: TROUMOUSE ZIRKUA-LA MUNIA-HOSPITAL DE PARZÁN Distantzia = 15,5 km Desnibel positiboa = 1200 m Zailtasun-maila= zaila Aurreikusitako denbora = 8 ordu Ibilbidea: Mendebaldera doan xendratik hasiko gara ibiltzen. Paisaia oso bukolikoa da: larre zoragarri bat, errekatxo bat sigi-saga, eta, dena inguratzen, Troumouse zirku erraldoia. Izan ere, haitzezko harresi ikaragarria da Troumouse —ez da Gavarnie bezain altu eta izugarria, baina berdin-berdin da zoragarria—.Harritza hasten den lekura heldu, eta Les Deux Soeurserantz joko dugu. Monolito bikiak dira, harro-harro altxatzen direnak zirkuaren horma azpian. Bideak eskuinera egiten du, malda biziko tximinia baterantz. Hartxintxardi txiki bat igo eta gero, sarbide konplikatua duen haitzezko harresia aurkituko dugu. Gora egingo dugu, errazena egiten zaigun bidetik. Horma igaro eta gero, haitzarte estutik jarraituko dugu, lehen oztopo seriora arte: El Passet. 5 metro inguruko horma laua da; hura eskalatu behar dugu, arreta handiz, haitzaren arrakaletan euste-puntuak bilatuta. Traba hori gainditu, eta atseden emango digu mendiak: goi-lautada batetik joango gara La Munia mendi-leporaino. Handik aurrera, gailur-lerrotik jarraituko dugu tontorreraino. Igoera erraz batzuk eta gero, Paso del Gato izenekora helduko gara: beste horma bat. Han, baina, soka bat aurkituko dugu, igotzen laguntzeko. Pas du Chat laburra kenduta (II+, non duela gutxi soka finkoa jarri baitute), La Muniaren HMko gailurreria (bide arrunta doan tokia) ez da oso zaila. Xendra estua da, eta, tarteka, amildegia handia da. Bestalde, zati batzuetan eskuak ere beharko ditugu gora egiteko eta jaisteko (I/II). Beraz, bidea erraza den arren, ezin da akatsik egin: kontu handiz ibili behar da. Geratzen zaigun bakarra da arista luze bat ibiltzea. Bidea, ordea, oso entretenigarria da, esku eta hanka ibili beharko garelako sarri, La Munia tontorrera iritsi arte. Handik, benetan zoragarria da ikuspegia: iparrera, Troumouseko larreak gure oinetan; eta Espainiako isurialdea hegoaldean, Pineta eta eta Monte Perdido ortzian. Paregabea. Jaisteko, ekarri dugun bidetik joango gara, eta, Pas du Chat era heldu baino apur bat lehenago, ohiko bidea utzi, eta ezkerretara diagonaletik jaisten den korridore bat hartuko dugu (3.030 m). Aipatzeko bakarra: harri soltez estalitako plaka batzuk, apur bat esekita geratzen direnak (horixe da, hain zuzen, mendigunearen berezitasunetako bat), hanka eta eskuekin egiteko jaitsiera labur eta erraz pare bat, eta, nola ez, tartera gorrotagarriak. Aurrera egin, eta benetako Robiñera mendi-lepotik IMra dagoen beste lepo batera helduko gara. Mugarriek, pintura zuriz egindako markek eta gorriz egindako zaharrago batzuek zedarritzen dute bidea. Lehenengo, harritza handi bat igaroko dugu. Gero, maldatsu jartzen da bidea, eta haitza belarrarekin tartekatzen da. Mendi-magalaren erditik apur bat ezkerrera egiten du bideak (I). Mugarriei arreta jarriz gero (horiek dira hoberen ikusten direnak), nahiko ondo jarraitzen da. Ordu laurden luzez jaisten egon eta gero, uriola bat ikusiko dugu gure ezkerretara. Apur bat aurrerago (2.612 m), hura zeharkatuko dugu. Jaisten jarraitu, eta arbolaz betetako magal batera helduko gara, esekita dagoen begiratoki batera. Puntu horretan, eskuinera egiten dute mugarriek, korridore batetik doan uriolaren bila. Bada, haren ezkerreko ertzetik jaitsiko gara. Handik aurrera, bidea ez da argia. Ezkerretara joango gara, mendi-magaletik doan belarrezko eta haitzezko korridore oso aldapatsu baten goialderaino. Kontuz ibiliz gero, arazorik gabe jaitsi daiteke bertatik. Sigi-saga jaitsi, eta mugarri gehiago aurkituko ditugu. Bide onetik goaz. Aldapatzarrak lepo belartsu-harritsu batera eramango gaitu. Robiñera mendi-lepoaren maila zeharkatzen du, 2.400-2.500 m-ko garaieran. Behealdean argi eta garbi ikusten da bidea. Senda de las Pardas delakoa da. Mugarri eta marka zuriek haraino eramango gaituzte, haitzezko harritza deseroso batetik, zeina ezkerretarantz zeharkatuko baitugu, diagonaletik. Senda de las Pardasetik (2.413 m), bidea ez da batere argia. Ageriko aukera bakarra da bide hori jarraitzea iparrerantz, Puerto de la Barrosa ingurura arte. Horrek, baina, arazo bat du: ezkerretara ikusiko dugun hurbileko mendi-lepo batera igo behar dela (eta, hainbeste ibili eta gero, amorru handia ematen du horrek). Gainera, horrela eginez gero, asko urrunduko gara bailaratik. Dena dela, horixe da aukera onena eta seguruena, eta, beraz, hori egingo dugu. Bidea oso ondo eginda dago. Mendi-leporainoko igoera laburra eta eramangarria da. Goitik (2.475 m), bide oso-osoa ikusiko dugu; zelan doan hormak zeharkatzen, Puerto de la Barrosara iritsi arte. Lehenengo harritzara heltzen garenean, bidea utzi, eta korridore batetik jaitisko gara, bailararen sakoneneraino. Senda de las Pardas utzi, batere penarik gabe, eta ezkerretarantz jaisten hasiko gara, zuzen lehenengo eta diagonaletik gero, magal belartsu eta nahiko aldapatsuetatik. Mugarriak, berriro ere. Eta marka zuriren bat ere bai. Lasaitu egingo gaitu horrek. Gero eta hurbilago daukagu bailara. Azken maila igotzea baino ez zaigu falta: goitik ikusten ez den korridore batetik joango gara. Haitz-ilaratxo batzuk inguratuko ditugu eskuinaldetik, eta bailara hasierako harritzara iritsiko gara. Laster batean gara haren ardatzean (2.196 m). Gero, HMrantz egingo dugu, luze egin ere: igo, laua, jaitsi. Eta Puerto de la Barrosako bidera helduko gara (2.105 m). Puerto de la Barrosako autobidetik aurrera (PR 187), zailtasunik ez. Sigi-saga batetik besterako bidezidorretatik joan, eta 400 m inguruko desnibela jaitsiko dugu, La Barrosako aterperaino. Azken zati hori amaitezina dirudi, baina, halako batean, autobusera iritsiko gara. ♠♠♠♠ BIELSAKO TUNELA-MARIOULES-FORQUETA-L’AIGUILLETTE-BIELSAKO TUNELA Distantzia = 8 km…
ARGIBIDEAKDESKARGAK Euskera ASTURIASEKO IRTERA EKAINAK 2 Leku hartzeko maiatzaren 6a hasiko da 1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 5:30 ordua 2)-Irteera San Migeletik 5:45 ordua 3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 6:00 ordua Argibideak Basauri – Arangas: 3,00 h. Unqueran geldialdia, gosaltzeko Basaurira heldu: 20:00-21:00 bitartean. Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edota bertan behera geratu ahalko dira, bai eguraldia dela-eta, bai irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu. ZEHARKALDIA: ARANGAS-TURBINA-ALLES Distantzia = 15,3 km Desnibel positiboa = 1200 m Zailtasuna = Neurritsua Aurreikusitako denbora = 6,30 ordu Ibilbidea: Asturias ekialdean, eta kostaldetik oso hurbil, Cuera mendilerroa dago. Llanes eta Ribadedeva kostaldeko kontzejuak bereizten ditu barrualdeko Cabrales eta Peñamellera Altatik. Turbina da hango tontorrik garaiena (1.315 m). Arangas herrian ekingo diogu bideari (350 m). Arenas de Cabrales gainean dago. Eliza ondotik irteten da bidea, hagin ikusgarri baten ondotik, eta Lodevega saroiraino doa, apurka-apurka. Xendra txikietatik jarraitu, eta Trebes mendi-lepora iritsiko gara. Govio kanaletik igotzen jarraituko dugu —kanala baino, mendi-magal zabala da—, eta Portilla de Govio delakora helduko gara, mendilerroaren goialdera. Bailara txikiek eta sakonuneek osatutako gunea da. Bordak ere badaude (batzuk, erortzeko zorian). Sakonuneak ekiditen saiatuko gara. Gutxi definitutako bidexketatik jarraituko dugu, iparrerantz. Laster, Turbina agertuko zaigu. Hura ardatz hartuta, igotzen jarraituko dugu, bide egokienetik, ahal bada (dena dela, mugarriek bidea markatuko digute). Tontorretik ikuspegi paregabea dago: iparraldean, Kantauri Itsasoa, Lastresetik San Vicente de la Barqueraraino (eta, tartean, kostaldeko herrixka mordoa eta Llanes); hegoaldean, Picos de Europa mendilerroa, oso-osorik; ekialdean, Haba tontorra eta ekialdeko Cueraren zati handi bat; eta mendebaldean, Peña Blanca, Bubena eta mendebaldeko Cuera osoa. Tontorraz eta ikuspegi paregabeaz gozatu eta gero, itzultzen hasiko gara, hegoalderantz. Gero, ekialdera egingo dugu, eta harrizko zuloak eta landak zeharkatuko ditugu, Braña de Mancornuraino. Apur bat aurrerago, Braña de Jorá dago, eta, handik, ia-ia ezkutuan dagoen bidezidor batetik, sigi-saga jaisten hasiko gara, behean ikusiko dugun pista bateraino, eta, handik, ibilbide amaieraraino iritsiko gara (eguna zelan dagoen, Ruenesen ala Allesen izango da). ♠♠♠♠ *OHARRA: argibide hauek orientagarriak besterik ez dira, norberak eraman behar duen dokumentazioaren osagarri. Antolatzaileok egin ditugu zenbait material eta iturri kontsultatu eta gero, baina akatsak izan ditzakete .Irtearen informazioa PDFaren deskargatu dezakezu Tracks guztiak deskargatu dezakezu
INFORMAZIOADESCARGAKAPUNTATU Gaztelainaz SALIDA A TERUEL DEL 6 AL 9 DE DICIEMBRE Comienzo de las inscripciones el: 22-10-18 1)-Irteera Bilbotik (Abando, Begoña) 00:00 ordu 2)-Irteera San Migeletik 00:15 ordu 3)-Irteera Basauritik (Miradores, Ariz) 00:30 ordu Argibideak Hilak 6.- Irteera Basauritik 00:30ean (bidean gosalduko dugu). Gúdarrera heldu 07:00ak edo 08:00ak aldera. Handik ekingo diogu Valdelinares eski-estaziorainoko ibilaldiari, eta, helmugara iritsi aurretik, caños de Gúdarretik, Peñarroya tontorretik (2.018 m, Terueleko tontorrik garaiena) eta Lavaderas ur-jauzitik pasako gara. Valdelinaresen autobusa izango dugu zain. Teruelera joango gara. Ciudad de Teruel hotelean egongo gara, mantenu-erdian. Hotelera heltzean zehaztuko ditugu gosaltzeko eta afaltzeko orduak. Hilak 7.- Cubillo mendatera joan, eta handik hasiko dugu Mogorritarako txangoa (1.865 m, Cuencako gailurrik altuena). Júcar ibaiaren sorburutik igaroko gara, San Felipera igoko gara eta Cuervo ibaiaren sorburuan amaituko dugu ibilbidea. Hilak 8.- Javalambrera igoko gara (2.019 m), izen bereko eski-estaziotik; gero, Calderónera igoko gara (1.838 m, Valentziako mendirik altuena); eta Camarena de la Sierran amaituko dugu. Hilak 9.- El Cuervora joan, eta Estrechos del río Ebrónetik Tormónera doan bidea egingo dugu. ———————- Basauri-Gúdar: 6 h. Irteera honetara datozenek federatuta egon behar dute. Bazkideek: 220 € Bazkide ez direnek: 240 € Buelta Basaurira egingo dugu. 20:00ak edo 21:00ak aldera iritsiko gara. Ordutegiak eta ibilbideak aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, eguraldiaren arabera edota irteeraren arduradunak hala erabakitzen badu. Autobuseko tokiak eta hoteleko gelak banatuko dira txangoa ordaintzen joan ahala. Irteerara etortzeko NAHITAEZKOA da aurtengo federatu-txartela izatea. ♠ Día 6 – CAÑOS DE GUDAR – PEÑARROYA – VALDELINARES Distantzia = 16 km Desnibel positiboa = 900 mts Zailtasun-maila = Fácil Auerreikusitako iraupena = 5 ordu Ibilbidea: Errepidea zeharkatu, eta metro batzuk ibiliko ditugu asfaltoan, Caños de Gúdarrera iritsi aurretik. Ibilbidearen lehen zatia egin eta gero, ur-jauzi nagusira helduta, haren ezkerreko aldetik igoko gara, Alfambra ibaian gora (zeharkatu egingo dugu zenbait aldiz). Eskuinetara igotzen den baso-pistara irtengo gara, igoera laburtzeko —sarri askotan basotik joango gara Ur-biltegi batera iritsi, eta eskuinetara igoko gara, suebakitik. Raso iturritik igaroko gara, eta Terueleko tontorrik garaienera iritsiko gara, Peñarroyara (2.028 m). Toki aproposa da bazkaltzeko. Suebakitik jaitsi eta, ezkerretara irteten den lehen desbideratzean, Chaparrilla atsedenlekura doan pista hartuko dugu (La Gitana amildegia). Las Lavaderas ezkutuko ur-jauzi ezezagunetik pasatzen da gure bidea (paraje xarmangarria). Fuen Roya atsedenlekua da hurrengo helmuga. Handik, bidearen zati gehiena landetan zehar egin eta gero, Valdelinares eski-estaziora helduko gara. ♠ Día 7 – PUERTO DE CUBILLO – MOGORRITA – NACIMIENTO DEL RIO JUCAR – SAN FELIPE – NACIMIENTO DEL RIO CUERVO Distantzia = 22 km Desnibel positiboa = 627 mts Zailtasun-maila = Fácil Auerreikusitako iraupena = 6,30 ordu Ibilbidea: Baso-etxolatik irtengo gara. Pista batek eramango gaitu eski-pista izandako batera, eta, handik, tontorrera. Handik goitik, bidean behera egingo dugu, ipar-mendebaldera, Puntal del Ocejónerantz, bailara biak bereizten dituen bospasei kilometroko gailurreriara (ezkerretik ez da hain aldapatsua; eskuinetik, berriz, malda handiagoa dago, Chispo bailarara eta Valdeminguete mendilerrora erortzen diren 30-40 m-ko hormekin). Ikusgarria da eremua. Kontuz ibili behar da erortzeekin, harkaiztegia da eta. Júcarren sorburu ingurura heldu, eta Las Peguerasetik jaitsiko gara, aipatutako ibaiaren jaiotzara isurtzen den bailara baterantz, La Umbría de San Felipetik hurbil. Ezkerretatik inguratuko dugu, Estrecho del Infiernotik. Han gaudela, San Felipe mendirantz egingo dugu (1.838 m), eta tontorrera igo. Mendi magaletako pinudi ederra zeharkatzen duen gailurreria ibiliko dugu, eta, azkenean, tontorrera iritsiko gara. Jaisteko, amildegitik joango gara —eskuak ere erabili beharko ditugu— Cuervo ibaiaren iturbururaino (1.450 m). Ur-jauzi zoragarriak aurkituko ditugu ibilbidearen amaieran. Errepidearen ekialdean daude Cuervo ibaiaren sorburu hasierako ur-jauzi famatuak, bertatik 200 metro eskasera. Bidea zabala da, guztiz egokituta dago eta, ur ertzetik doazen zatietan, eskudelak ere baditu. ♠ Día 8 – ESTACION DE ESQUI JAVALAMBRE – JAVALAMBRE – CALDERON – CAMARENA DE LA SIERRA Distantzia = 25 km Desnibel positiboa =652 mts Zailtasun-maila = Fácil Auerreikusitako iraupena =7 ordu Ibilbidea: Ibilbide izugarri polita. Terueleko eta Valentziako Autonomia Erkidegoko mendirik garaienetara igotzen da. Javalambre eski-estazioko aparkaleku nagusitik irtengo gara (1.850 m). Errepidetik joango gara lehenengo, eta pistatik gero. 3 km eta 45 minutu ibili ostean, Javalambre tontorrera iritsiko gara (2.019 m). Erpin geodesikoa Bidea pistatik jarraituko dugu (GR-10), hegoalderantz, 2 km-an zehar, Cerro Claverora iritsi arte (1.987 m). Pistatik irten, eta landetan zehar joango gara, hego-ekialderantz, zailtasun handirik gabe. Los Aguilares amildegitik igaro, eta Los Colchanes muinotik jarraituko dugu. 5 km eta ordubete eskas ibili eta gero, Collado del Bueyra iritsiko gara. Collado del Bueytik hurbil, izen bereko aterpea dago (1.700 m). Han gaudela, Valentziako Autonomia Erkidegoko tokirik altuenera den Calderónera igotzea besterik ez zaigu falta (1.838 m). Erpin geodesiko handia Deskribapena: Valentziako Autonomia Erkidegoko mendirik garaiena da Cerro Calderón. Rincón de Ademuzen dago, Teruel eta Cuenca artean, hain zuzen (eskualde txiki hori Valentzia bada ere). Kaleen trazaduran, ureztatze-erretenetan eta toponimian agerikoa da iraganean musulmanak ibili zirela handik. Eskualdearen egoera administratiboak ere zerikusia du iraganeko historiarekin: Rincón de Ademuzen hasi zen Valentziako erresuma islamiarraren Errekonkista, Pedro Katolikoa Aragoiko erregearen eskutik. Ipar isurialdetik bajatuko gara, jaitsiera oso aldapatsua topatzen dugun arte. Huraxe izango da ibilbidearen zati konplikatuena, baina, berez, ez dauka zailtasunik. Bukaeran, Miel iturriraino eramango gaituen pista aurkituko dugu; iturriraino eta Matahombres aterperaino jarraitu, eta pistan aurrera egingo dugu, eskuinetara irteten den xendra bat hartu arte; gero, bide sorta baten ostean, Camarena de la Sierrara doan asfaltozko pistara iritsiko gara. ♠ Día 9 – ESTRECHOS DEL RIO EBRON Distantzia = 8,5 km Desnibel positiboa =325 mts Zailtasun-maila = Fácil Auerreikusitako iraupena =3,30 ordu Ibilbidea: El Cuervotik abiatzen da ibilbidea, Los Chorros izeneko atsedengune batetik —handik irteten da ibilbide botanikoa ere—. El Cuervo (Los Chorros) – Calicanto ur-jauzia (3 ordu) Los Chorrosetik hasi, eta Estrechos/Tormónerako seinaleei jarraituko diegu. Ibai ertzetik doan pistatik joango gara. Zintzurrera sartu aurreko bidegurutzeak markatuta daude, eta, beraz, zaila da galtzea. Ordubete baino lehen Pozo de la Olla izeneko merendalekura helduko gara. Ibilbidea laburtu nahi izanez gero, kotxez hel daiteke bertara. Hortik aurrerakoa, berriz, oinez bakarrik egin daiteke. Egurrezko eskailarak igo, eta zintzurretik jarraituko dugu. Ibilbidean sabina batzuk aurkituko ditugu (Juniperus thurifera). Zenbait zubi zeharkatuko…